Music - Brea, California, United States
Kafe Antzokiak 1995eko abenduaren 15ean zabaldu zituen ateak, aintzina San Vicente zinema aretoa izandako lekuan. Erabateko zaharberritzearekin, besteak beste, jesarlekuak kendu eta erabilera anitzeko areto zabala bihurtu zen. Euskararen irakaskuntzan zebiltzan irakasle batzuen gogoetatik abiatu zen proiektua: Bilbon ikasleek ikasgelatik kanpo euskaraz aritzeko aukera falta nabaria zegoela eta ikasketa prozesuan aurrera egiteko beharrezkoa zutela euskaraz aisialdia eta harreman naturalak euskaraz eskainiko zizkieten une eta gune horiek.Bestalde, Bilbon erreferentzia fisikorik gabe sakabanatuta zeuden milaka euskalduni euren hizkuntza naturaltasunez erabiltzeko topagunea eskaintzea zen xedea, bertan euskaldunzahar, euskaldunberri eta ikasleek bat egin eta hizkuntza komunitatea trinkotuko zuen erreferentzia hori eraikitzea. Beraz, asmo horrekin abiatu zen Kafe Antzokia, baina berau autofinantziazioaren bidetik bideragarria bihurtuko zuen ostalaritza proiektu batek lagunduta. Zentraltasuna bilatuz, Bilboren erdigunean kokatu zen proiektua.
DreamHost
Facebook Like Button
CloudFlare CDN
WordPress.org
CloudFlare Hosting